Gure tratamenduak

icono2u-izaguirre-clinica-dental-hortz-klinika

Protesiak

Hortz protesi bat elementu artifizial bat da, non bere eginkizuna hortz-pieza baten anatomia berreskuratzea den. Masailezurren arteko erlazioa ere berreskuratzen du, baita dimentsio bertikala bueltatu eta hortzak hobetu ere. 

Funtzionalitatea da agian, protesi baten helburu garrantzitsuena, ahoaren erabilpena berreskuratzea ezinbestekoa bait da pazientearen ongizaterako. 

Finko eta mugikorretan banatzen dira hauek. Protesi finkoak alboko hortzetara zementatuta doazenak dira eta beraz, euste hobea dute. Mugikorrak aldiz, kendu eta berriro kolokatzen direnak dira.

Endodontzia

Endodontzia hortz-mamiaren gaxoitasunen diagnosi eta tatamenduaz arduratzen da. Hortz-mamia, hortzaren barruan dauden odol-hodi eta nerbioen multzoa da.

 

Endodontzi tratamendu ohikoena, konduktuen tratamendua da. Karies sakon bat dagoenean, hortz-mamia infektatzen da eta tratamendu hau burutu behar da. Hortzaren barrukaldea garbitu eta berriz betetzean datza, hortza bere posizioan mantentzeko.

Zuriketa

Hortzen zuriketa, hortz-piezen kolore originala tonu batzuk jaisten dituen hortz-tratamendu estetiko bat da eta hortzak zuriago eta distiratsuago uzten ditu.

Medikamentuek, edo tea, kafea, zigarroak eta ardo beltza bezalako jaki eta sustantziek eragiten dituzten mantxa gehienak ezabatzen ditu hortz-zuriketak.

Hortz-zuriketa bat egin aurretik gomendagarria da azterketa oso bat egitea.

Ortodontzia

Ortodontziak garapenaren aldaketak, aho-arkuaren formak eta masailezurren posizioa ikertu, aurreikusi eta zuzentzen ditu, ahoaren eta aurpegiaren oreka morfologiko eta funtzionala berreskuratu asmoz, eta aurpegiko estetika hobetuz.

 

invisalign®-ek baimendutako klinika gara, eta bracket-en alternatiba ikusezin perfektua izateaz gain, bere tratamendu berritzaileen eskaintzari esker, modu askotariko arazo ortodontikoei soluzioa ematen diegu.

Periodontzia

Odontologiaren adar bat da eta hortza eusten duten hezur eta entzietako gaixotasunak prebenitu, diagonistikatu eta tratatzen ditu. 

 

Aho-garbiketako ohitura txarrak, hortzak eskuilatzeko teknika eskasak, erretzeak, e.a. janari hondarren pilaketa eragiten dute eta hondar hauek, entziak handitu eta narritatzen dituzten bakterietan eragin zuzena dute.

Inplanteak

Hortz-inplanteak ahoko eta aurpegi-masailetako zirujauak masail-hezurretan kirurgikoki jartzen dituen epe luzeko osagarriak dira. Honek, berriro ere, gure hortzeria osatzen lagunduko digu, estetikoki oso ondo ikusten den hortz artifizial bat jarriz. Gainera, murtxikatze funtzio guztiak betetzen ditu, hortz natural baten gisara.

Hortz-inplante bat galdutako hortzaren sustraia ordezkatzeko erabiltzen den titaniozko tornillo bat da eta kirurgia bidez masailezurrean, entziaren azpian kolokatzen da. Gerora, zikatrizazio denbora baten ondoren,  dentistari ordezko hortza torlojutzea ahalbidaretzen dio.

Odontopediatria

Ahoaren osasuna umearen osasun orokorraren parte bat da. Odontopediatria, ume eta nerabeen aho-zainketa prebentiboa eta terapeutikoa tratatzen duen espezialitatea da.

 

Tratamenduan zehar, helbururik garrantzitsuena, umearen tratamenduarekiko jarrera baikorra izatera bideratzea da. Bere konfiantza eta lankidetza lortuz gero, giro ona eta esperientzia positibo bat sortuko da, etorkizunean odontologoarekin eta bere tresneriarekin edukiko diren interakzioetarako oinarri sendo bat ezarriz.

Bruxismoa

Nahigabeko ohitura bat da, normalean loaldian gauzatzen dena. Gaixoak masailezurra gogorki estutzen du edo hortz-haginak karraskatzen ditu, igurtziz edo irristatuz, eta berauen higadura sortuz.

Arazoa ferula bidez tratatzea gomendagarria da oso. Ferula neurrira egindako erretxinazko elementu bat da, normalean goikaldeko hortzetan kolokatzen dena, hortzen higadura ekiditeko, mastekatzearekin lotutako muskulatura erlaxatuta mantentzeko eta horrela, masailezurreko artikulazio problemak saihesteko.