Endodontzia
Endodontzia hortz-mamiaren gaixotasunen diagnostikoaz eta tratamenduaz arduratzen da. Hortz-mamia hortzaren barruan dauden odol-hodien eta nerbioen konplexua da.
Tratamendu endodontiko ohikoena, hodien tratamendua da. Txantxar oso sakona dagoenean, hortz-mamia kutsatu egiten da, eta tratamendu hori egin behar da. Hortzaren barrualdea garbitu eta bete behar da, hortza bere lekuan mantentzeko.